telebista
22:00etatik aurrera
Eneko Goia alkatea, gaur gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioan
EITB
Horrez gain, Iraia Oiarzabal diseinatzailea, eta Jose Luis Korta, Kaikuko entrenatzailea, izango dituzte gonbidatu, eta gaueko su artifizialak eskainiko dituzte zuzenean.
-
Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta, Eneko Goia alkatearekin, 2017ko jaietan. (Argazkia: EiTB)
Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioa aurkeztuko dute 22:00etatik aurrera. Kontxako Pasealekutik zuzenean, gaueko su artifizialak eskainiko dituzte, Esloveniako Hamex D.O.O. suetxearen eskutik.
Gainera, gonbidatu bereziak izango dituzte saioan, Eneko Goia Donostiako alkatea, Iraia Oiarzabal diseinatzailea eta Jose Luis Korta Kaikuko entrenatzailea, besteak beste.
Bestalde, Iñigo Agirre kazetariak Donostiako Aste Nagusiko goitibehera lasterketaren erreportajea ekarriko digu, eta Jaione Carpintero Piraten gunean murgilduko da bertan duten gau giroa zuzenean erakusteko.