telebista
22:15ean
'El libro negro' filma izango da ikusgai, gaur gauean, ETB2n
I. A. | EITB.EUS
Bigarren Mundu Gerran zehar, Holandako erresistentziara elkartuko den abeslari judutar gazte baten istorioa kontatzen du Paul Verhoevenek zuzendutako intrigazko gerra-filmak.
-
Carice Van Houten aktorea, 'El libro negro' filmaren fotograma batean
Gaur gauean, El libro negro (Zwartboek, 2004) filma eskainiko du ETB2k. Paul Verhoevenek zuzendutako pelikulak Verhoevenen beraren eta Gerard Soetemanen gidoia du. Carice van Houten, Sebastian Koch, Thom Hoffman eta Halina Reijn dira, besteak beste, Holanda, Alemania eta Erresuma Batuaren arteko koprodukzioaren protagonistak.
Bigarren Mundu Gerran zehar, abeslari judutar gazte bat (Carice van Houten) Holandako okupazioaren aurkako erresistentziara elkartuko da, naziek haren familia hil ostean. Haren misioa nazien kuartel nagusian infiltratu eta goi-kargudun ofizial alemaniar bat seduzitzea izango da, informazioa lortu eta harrapatuta dituzten borrokalari batzuk askatzeko helburuarekin.
Ez ezazu galdu El libro negro filma, gaur, 22:15ean, ETB2n.