telebista
Audientzia
'Marijaia 2018' saio berezia bere ordu tartean nagusi izan zen larunbatean
EiTB
'El asesino del lago' minisailaren azken atalak eta Eusko Label Ligako jardunaldiak ere datu bikainak izan zituzten igandean.
-
Bilboko Aste Nagusiko txupinazoa. Argazkia: EFE
Larunbatean, ETB2n Arriaga antzokiko plazatik zuzenean eskainitako 'Marijaia 2018' saio berezia audientzia buru izan zen bere ordu tartean, % 13,1eko kuotarekin. Bilboko Aste Nagusiaren hasiera ekitaldiaren zuzeneko emankizunak 150.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan. 2015etik Marijaiari egindako ongietorririk ikusiena izan da aurtengoa.
Donostiako Aste Nagusiko saioek harrera bikaina
Bilbok Donostiaren lekukoa hartu du; izan ere, larunbatean esan zioten agur aurtengo Aste Nagusiari Gipuzkoako hiriburuan. ETB1ek gauero Donostiako jaiei eskaini dien saio bereziek audientziaren babesa izan dute: % 5,2ko audientzia zatia lortu dute batez beste, eta % 10,8ra iritsi da euskaldunen artean.
Eusko Label Liga eta 'El asesino del lago' minisaila, audientzia buru
Igandean, Euskal Telebistako bi emanaldi bere ordu tartean nagusi izan ziren: ETB1en, Eusko Label Ligako estropada (Zarauzko Ikurrinaren 2. jardunaldia izan zen ikusgai), % 12,8ko kuotarekin; eta ETB2n, 'El asesino del lago' minisailaren amaiera, % 10,8ko kuotarekin. Zortzi atalez osatutako Frantziako ekoizpenaren azken hiru atalek 102.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuten Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, igandeko Euskotren Ligako Zarauzko Ikurrinaren norgehiagokak ere harrera ona izan zuen, % 13ko audientzia zatia bereganatuz.

