Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

telebista

22:30ean

'El postre de la alegria' filma, asteartean, ETB2n

EITB.EUS

Benetan gertatutako istorio batean oinarrituta dago komedia frantses hau. Diruz dabilen amona bat droga saltzen hasten da bere lagunen laguntzarekin.

  • El postre de la alegria

    El postre de la alegria

Felix Linaresek gidatzen duen 'La Noche De...' saioan, El postre de la alegria (2013) ikusteko aukera egongo da. Pelikula frantses honen zuzendaria Jérome Enrico da, eta, besteak beste, Bernadette La Font, Carmen Maura, Dominique Lavanant eta Françoise Bertin dira protagonistak.

Paulette emakumearen istorioa kontatzen du film honek. Parisko auzo pobre batean bizi da, bakarrik. Pentsioarekin hilabeteko gastuak ordaindu ezin dituenean, etorkizuna kolokan ikusten du. Enbargatzeko puntuan dagoenean, azken ahalegina egingo du, eta drogaren mundu ilunean sartuko da, saltzaile gisa, bere lagunen laguntzarekin.

'La Noche De…' saioa 22:30etik aurrera izango da ikusgai, eitb.eus-en eta ETB2n.