Itxi

telebista

Historia

Euskal karlismoaren garaipena eta erorialdia, 'Una Historia de Vasconia' saioan

eitb

Alberto Santana historialariak gidatuta, Gerra Zibilean eta gerraostean euskal karlismoak izan zuen papera azalduko du saioak, gaur, 22:30ean hasita.

Gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' saioak Gerra Zibilean eta gerraosteko garaian euskal karlismoak izan zuen papera aztertuko du. ETB2n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:30ean hasita.

Karlismoa mugimendu politiko indartsua izan zen, eta bi gerra zibil odoltsu eragin zituen XIX. mendean. Nahiz eta gatazka horiek amaitu, hiriko gizarte industrializatuaren ateismoaren aurrean, pentsamendu katoliko tradizionalaren gordeleku izaten jarraitu zuen XX. mendearen hasieran. Karlistek landako bizitza eta balore tradizionalak defendatzen zituzten, eta paramilitar monarkikoak ziren.

Boterea berreskuratzeko aukera bezala ikusi zuten 1936ko estatu-kolpea, eta karlismoa koartada popular bihurtu zen Mugimendu Nazionalarekin bat egiteko. Bost urte aurretik, tradizionalistek Euskadiko eta Nafarroako estatutuak defendatu zituzten arren, Gerra Zibila hasi zenean, Jose Antonio Agirre Lehendakaritzatik botatzeko erasoetan parte hartu zuten. Gainera, altxamendu nazionalak lagunduta, karlismoaren ametsetako bat lortu zen: Bilbo "hiri gorrotagarria" konkistatzea.

Baina garaipen horrek, denborarekin, karlismoa desagertzea ekarri zuen. Gerra Zibila amaitzean, Francok tradizionalistak eta Falangistak batu zituen JONS talde handi eta bateratua sortzeko. Etsai beraren kontrako borrokak bi taldeak batu zituen, baina etsaia gainditutakoan, agerian geratu ziren bien arteko aldeak. Horren erakusgarri da 1942an Begoñatik atera ziren txapelgorriek jasandako bonba erasoa.

Osteguneko saioak naturaren kontrako aliantza estrategiko horiek nola sortu ziren azalduko du.

'Una Historia de Vasconia' saioa gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.