telebista
22:30ean
'360º. Tú decides' saioa bueltan da gaur, Franco eta Erorien Harana hizpide hartuta
EITB
Paco Etxeberria auzitegi medikua izango dute saioan gonbidatu, eta 'Sondeo 360' inkesta berria jarriko dute martxan, herritarren iritzia jasotzeko.
-
Arantza Ruiz, saioaren aurkezlea. Argazkia: EiTB
Arantza Ruiz kazetariak aurkezten duen '360º. Tú decides' saioa bueltan da, gaur gauean, ETB2n. Franco hobitik ateratzeko lege dekretuaren onarpena eta azkeneko asteetan indarra hartu duen frankismoaren aldeko mugimendua izango ditu ETB2ko tarteak hizpide.
Saioak gainera, berrikuntzak izango ditu denboraldi berri honetan. Horien artean aipagarriena, martxan jarri duten Sondeo 360 inkesta berria izango da. 360 herritarren iritzia bilduko duen ikerketa esklusiboa da, eta aste honetako galdeketak Franco eta Erorien Haranaren gaineko iritziak jasoko ditu.
Saioaren lantaldea, gainera, Erorien Haranera joango da, eta diktadorearen aldeko hainbat testigantza anonimo bilduko ditu bertan. Bestalde, Cristina Fallarás kazetariak eta Pilar Gutierrez Espainiako emakumerik frankistena deritzonak aurrez aurre jarriko dituzte euren iritziak.
Horrez gain, Paco Etxeberria auzitegi medikuak Franco hobitik ateratzeko erabakiari buruz hitz egingo du, eta frankismoaren biktimak identifikatzeko Euskadin eta Nafarroan egiten ari den lanaz arituko da. Horrez gain, Erorien Haranean hobiratuta dauden euskal soldaduen senideak izango dira ostiraleko platoan.
Halaber, saioan parte hartuko duten 50 herritarrek eta Irantzu Varela, Tito Irazusta, Cristina Ruiz eta Fernando Palacios ohiko solaskideek azkeneko asteetan indarra hartu duen frankismoaren aldeko apologiaz hitz egingo dute.
'360º. Tú decides' ostiral honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

