telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Singapurren izango da gaur gauean
EITB
Gorka Vallejo kazetariak Asiako hiri erraldoiaren sekretuak ezagutuko ditu, bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
-
Gorka Vallejo kazetaria
Lehenik eta behin, Alberto bilbotarra ezagutuko du Gorkak. Malasiako emakume batekin maitemindu zen eta zalantzarik izan gabe Asiara mugitu eta software ingeniari bezala ibilbide profesionala abiatu zuen Singapurren. Bere emazte eta seme-alabak aurkeztuko dizkigu eta hiriko finantza auzoa erakutsiko dio Gorkari.
Alaitz Usansolokoa da eta duela urte t'erdi bizi da Singapurren bere senarra eta 6 eta 9 urteko alabekin. Alaitzen senarrak Asiako hirian lan egiteko eskaintza jaso zuen eta familiak ez zuen bertara joateko zalantzarik izan. Alaitzekin batera auzo arabiarraren sekretuak ezagutuko ditugu eta Singapurreko biztanleen nortasuna euskaldunen antzekoa dela ikusiko dugu.
Gonzalo Algortako enpresaria da. 34 urte ditu eta bere enpresa propioa sortu du Singapurren. Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza ikasi zuen, eta orain marketinaren alorrean lan egiten du Singapurren. Sei urte daramatza Asiako hiri honetan, eta bere hiriko tokirik gustukoenak erakutsiko dizkigu. Gonzalorentzat Singapur aukeren herrialdea da.
Koldo benetako ibiltaria da. Australian, Japonian, Estatu Batuetan eta Singapurren bizi izan da. Besainekoa da, baina berarentzat munduak ez du sekreturik. Singapurreko auzo txinatarrean izango dira berarekin eta hiriaren 53. urtebetetze jaiaren ospakizunetan murgilduko dira. Gainera, bere ahizpa Maialenen bila joango da aireportura. Singapurrera datorren lehen aldia da, eta 30 kiloko maleta batekin etorriko da, gurasoek Koldori bidaltzen dioten janariaz beteta.
'Vascos por el Mundo' asteazkenetan izaten da ETB2n eta eitb.eus-en ikusgai, 22:30etik aurrera.