Itxi

telebista

23:35ean

'Beltza naiz' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Fermin Muguruzaren 'Black is beltza' filmaren sorkuntza prozesua eta filmazioa erakusten ditu ekoizpenak.

Gaur gauean, Fermin Muguruzak Zinemaldian aurkeztu duen Black is beltza filma ardatz duen dokumentala eskainiko du ETB1ek. Beltza naiz izeneko ekoizpenak filmaren sorkuntza prozesua eta filmazioa erakusten ditu, eta Amaia Jackson afro-euskaldunaren historia pertsonala kontatzen du.

Fermin Muguruzaren filmak 2014an argitaratutako izen bereko nobelan kontatutako historia du abiapuntu: Iruñeko erraldoien konpartsak New Yorken 1965eko urrian egindako desfilea. Paperetik ikus-entzunezko proiektu izatera nola iritsi den, transmedia proiektua nola garatu den eta animazio filma nola gauzatu den erakutsiko digu astelehen gauean ikusgai izango dugun dokumentalak.

Berarekin lanean aritutako artistak eta aktibistak elkarrizketatuko ditu, eta, aldi berean, Amaia Jacksonen bizitzaren nondik norakoak emango dizkigu ezagutzera. Aita Tanzaniakoa du Amaiak, eta ama zarauztarra. Hura ezagutu orduko, haren bizitza kontatu behar zuela pentsatu zuen Muguruzak.