telebista
Audientzia
'Atrápame Si Puedes' audientzia buru izan zen astelehenean
EiTB
Denboraldiko saiorik ikusiena ere izan zen. Patxi Alonsok gidatzen duen lehiaketa milagarren atalera iritsiko da igandean.
Igandean 1.000 atal beteko dituen 'Atrápame Si Puedes' lehiaketak audientzia datu bikainekin hasi du astea. Izan ere, asteleheneko saioa bere ordutegian buru izan zen eta denboraldiko saiorik ikusiena ere bai. Patxi Alonsok gidatzen duen programak %15,0ko kuota eskuratu zuen eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Asteleheneko 'En Jake' saioa ere denboraldi honetako ikusiena izan zen. 143.000 lagunek bat egin zuten Xabier Lapitzek aurkezten eta zuzentzen duen aktualitate saioarekin Euskadin eta eragin eremuan, eta %12,7ko audientzia zatia bereganatu zuen.
Halaber, ETB2ko arratsaldeko programazioak ikus-entzuleen arreta berenagatu zuen. Klaudio Landak gidatzen duen 'Está Pasando' saioak %11,1eko kuota lortu zuen eta 163.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.