telebista
Audientzia
Astearteko 'QMEC', saioaren historiako ikusiena izan zen
EiTB
Ion Aramendik gidatutako magazinak 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen.
-
Ion Aramendi
Astearteko 'Qué Me Estás Contando' saioa bere historiako ikusiena izan zen. Ion Aramendik gidatutako magazinak %12,1eko kuota. Halaber, 164.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Egunero legez, aktualitate gaiak jorratu zituzten ETB2ko saioan. Asteartean, besteak beste, bankuek kobratzen dituzten komisioak eta gizonen osasuna izan zituzten aztergai, azken hau, Movember elkartasun kanpainaren harira.