telebista
Audientzia
'QMEC' saioak bere audientzia marka ondu du berriz ere
EiTB
Historiako saiorik ikusiena izateaz gain, orain arteko kuotarik altuena lortu zuen: %14,7.
-
Ion Aramendi, 'Qué Me Estás Contando' saioko aurkezlea
Ion Aramendik gidatzen duen 'Qué Me Estás Contando' saioak bere audientzia marka ondu du berriz ere. Asteazkeneko saioa bere historiako ikusiena izan zen eta, gainera, inoizko kuotarik altuena eskuratu zuen: %14,7. Halaber, 165.000 lagunek bat egin zuten arratsaldean zehar emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan.
Etxebizitzen gaiarekin abiatu zuten Ion Aramendik eta bere kolaboratzaileek asteazkeneko saioa. Donostiako Udalak sortu duen Pintxoaren Institutuaz ere mintzatu ziren, gure kultura gastronomikoaren barruan gehien ezagutzen den tradizioa babesteko ekimena. Halaber, laster ospatuko den San Martin jaiaren harira, odolkiari buruz hitz egin zuten Jose Manuel Etxaniz adituarekin. Beasaingo Odolki Txapelketa seigarren urtez jarraian irabazi duen Olano harategira bisitan ere joan ziren.