telebista
Audientzia
Audientzia datu bikainak izan ditu 'Vascos por el Mundo' saioak
EiTB
Bere historiako bigarren saiorik ikusiena izan zen ostegunekoa. Halaber, bigarren kuotarik altuena eskuratu zuen.
'Vascos por el Mundo' saioak audientziaren harrera bikaina izan du aste honetan. Amsterdamen grabatutako atala saioaren historiako bigarren ikusiena izan da: 224.000 lagunek bat egin zuten emanaldiarekin Euskadin eta eragin eremuan. Horrez gain, orain arteko bigarren kuotarik altuena eskuratu zuen: %10,1.
Kanalen hiria edo Iparraldeko Venezia bezala ezaguna da Amsterdam. Bertako parajerik ederrenetan barrena ibilbidea osatu zuten osteguneko atalean Pedro Mardones kazetariak bertan bizi diren euskaldunekin batera. Besteak beste, Museumplein edo museoen plaza, Itsas Museoa, Waterloo azoka, Auzo Gorria, Ana Franken Etxea eta Zaanse Schans errota ezagunak bisitatu zituen.