telebista
22:30ean
'La Víctima Número 8' telesailaren azken atala, gaur gauean, ETB2n eta eitb.eus-en
EITB
Azkarate familiak atentatuaren ideia Gaizkarena izan zela jakingo du eta Koro, bere aldetik, Gorostizaren plan makabroetan sartuko da Omar laguntzeko.
-
Veronika Moral aktorea, Koro Olaegi pertsonaiaren paperean. Argazkia: EiTB
ETB2k eta eitb.eus-ek 'La Víctima Número 8' telesailaren azken atala eskainiko dute gaur. Atalaren hasieran, Gorostizak estortsioa egingo dio Omarri. Gazteak terroristaren papera egin beharko du eta atentatuaren egiletza bere gain hartu, bestela Gorostizak bera, Edurne eta haren familia hilko ditu.
Bestalde, Guardia Zibilak Gaizka atxilotuko du eta polizia-etxera eramango du. Bertan, Almudenaren heriotzaren berri jasoko du. Echek, bere aldetik, giltzurrun transplante bat lortuko du Azkarate familiarekin hitz egin ondoren. Baina Jose Mariak Gaizka atentatuaren erruduna dela jakingo du, eta Gaizka bere odolezko seme bakarra dela aitortuko dio Conchak. Egia jakin ondoren, gauzak aldatuko ditu Azkarate familiako buruak?
Korok ez ditu Omarren adierazpenak sinetsiko eta Eche aurkitzen saiatuko da. Edurnek, bere aldetik, ez du ulertzen Omarrek zergatik aitortu duen bere erruduntasuna eta Korori laguntza eskatuko dio.
'La Víctima Número 8' saioaren azken atala gaur izango da ikusgai, 22:30ean ETB2n eta eitb.eus-en.