telebista
22:50ean
'Ertz-ertzean' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Edmund Hillary alpinistak igo zuen lehen aldiz Everest mendia. Zeelandaberritar dokumental honek 3D irudien bitartez kontatzen du haren istorioa.
Ertz-ertzean (Beyond the Edge, 2013) dokumentala izango dugu ikusgai gaur gauean, 22:50ean, ETB1en. Everest mendia lehen aldiz igo zutenekoa du oinarri. 1953. urtean igo zuten lehenengoz, eta Edmund Hillary alpinista eta Tenzing Norgay xerpa nepaldarra izan ziren balentria hori lortzen lehenak.
Leanne Pooley da filmeko zuzendaria, eta Chad Mott aktoreak du protagonistaren papera.
Ikus-entzunezko hau izan zen 2013an Bilbao Mendi Film Festival jaialdiaren irabazlea. Dokumentala eskaini aurretik, 22:30ean, aurtengo Bilboko Mendi eta Abentura Kirolen Nazioarteko Zinemaldiaren laburpena eskainiko du ETB1ek.