telebista
22:30ean
'Corazones de acero' filma, gaur gauean, 'La Noche de...' saioan
EiTB
Horrez gain, Nicolas Cage aktorearen aurpegiez eta beste aktore batzuen aldaketa fisikoaz ere arituko dira saioan.
-
Brad Pitt, en 'Corazones de acero'. Argazkia: 'La Noche De...'
'La Noche de...' saioak Corazones de acero film estatubatuarra eskainiko du gaur gauean. David Ayerrek zuzendutako lan honek Brad Pitt, Logan Lerman eta Shia LaBeouf ditu protagonista, besteak beste. Bigarren Mundu Gerran girotutako filmak nazien aurka borrokan ari diren bost soldadu ditu protagonista. Wardaddy sarjentuaren zuzendaritzapean, Fury izeneko tanke baten gainean borrokatuko dira.
Aste honetan Nicolas Cage aktoreak urteak beteko dituenez, saioak atal bat eskaintzea erabaki du aktorearen aurpegirik onenak zeintzuk diren errepasatzeko. Izan ere, aktoreak oso aurpegi esajeratuak jartzen ditu une eta film askotan. Hori dela eta, duela gutxi, apirilaren 7an, "Nicolas Cageren GIFen nazioarteko eguna" sortu da.
Ondoren, 80ko hamarkadan umeak ziren ikusleen haurtzarora egingo du bidaia saioak. Tartean ikertuko ditu zein eratara egin ziren 'Los Cazafantasmas', Bruce Springsteenen 'Philadelphia' edo Los caballeros las prefieren rubias filmeko 'Los diamantes son los mejores amigos de una chica' kantak.
Bukatzeko, aktore batzuek izan dituzten aldaketa fisikoez arituko da Felix Linares; film baterako gehiegi loditu edo argaldu diren aktoreak izango ditu protagonista. Adibidez, Christian Bale ez ezagutzeko moduan agertzen da estreinatu berri den El vicio del poder filmean. Balek Dick Cheney Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia gorpuztu du film honetan. Sam Rockwellek, Robert De Nirok edo Charlize Theronek ere antzeko aldaketak izan dituztela ikusiko dugu.
Ez galdu 'La Noche de... Corazones de acero', gaur gauean, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.