Itxi

telebista

22:30ean

Gaur iritsiko dira Patri, Seleta eta Eneko kapitainak 'El Conquis' saiora

EiTB

Immunitate jokoaren erdian, talde bakoitzeko lehiakideek bere kapitaina aurkitu eta askatuko dute; haien esku egongo da probaren amaiera.

  • Patri Espinar, Seleta eta Eneko Van Horenbeke, 'El Conquis' saioko kapitainak

    Patri Espinar, Seleta eta Eneko Van Horenbeke, 'El Conquis' saioko kapitainak. Argazkia: EiTB

Dirudienez, Pazifikoko gau luzeak ez die aldaketarik ekarriko taldeei "El Conquistador del Pacífico" saioaren bigarren atalean; aitzitik, gauzek bere horretan jarraituko dute.

Kanpamentu oso txiroan ia ez dute lorik egingo lehen gauean, eta, ondorioz, liskarrak eta Piliren aurkako erasoak areagotu egingo dira. Kanpamentu txiroan udalekuetan bezala egongo dira lehiakideak, eta aberatsean, aldiz, oraindik ez dute sinesten "El Conquistador" saioan daudenik ere.

Dena den, talde guztiek dute buruan galdera bera: zer gertatzen da kapitainekin?

Talde berdeak lan ona egin zuen lehen immunitate jokoan, eta badirudi ez dutela kapitainaren laguntzarik behar. Bestalde, gorriek eta urdinek kapitainaren beharra sentitzen dute taldea ongi antolatu ahal izateko. Oraindik ez dakiten arren, asteleheneko immunitate jokoak ezusteko handia ekarriko die. Jokoaren erdian, talde bakoitzeko lehiakideek bere kapitaina aurkitu eta askatuko dute, eta haien esku egongo da bigarren ataleko probaren amaiera.

Patricia Espinar, "Patri", pilotaria, Xabier Garate "Seleta" joan den edizioko finalista eta Eneko Van Horenbeke lehiakide bezala "El Conquis" bi aldiz irabazi duen arraunlaria izango dira kapitainak. Hirurak daude irrikaz "El Conquistador" saioaren edizio honetan zer gertatuko den jakiteko eta, batez ere, gidatuko duten taldea ezagutzeko.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.