telebista
Audientzia
'Está Pasando' saioak denboraldiko daturik onena lortu zuen ostegunean
EITB
Klaudio Landak aurkezten duen saioak % 11,2ko audientzia zatia eta 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
-
Klaudio Landa aurkezlea. (Argazkia: EiTB)
Ostegun arratsaldeko '¿Está Pasando' saioak denboraldiko daturik onena lortu zuen: % 11,2ko audientzia zatia. Klaudio Landak egun-eguneko gizarte gaiak aztertu zituen bere ohiko kolaboratzaileekin batera, eta 213.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Horrez gain, Ion Aramendik gidatzen duen '¡Qué Me Estás Contando!' arratsaldeko magazinak ere, audientzia datu bikainak bereganatu zituen: % 11,1eko audientzia zatia eta 156.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.

