Itxi

telebista

22:30ean

'Vascos por el Mundo' Munichen izango da gaur gauean

EITB

Gorka Vallejo kazetariak hiria ezagutuko du bertan bizi diren bost euskaldunen eskutik.

  • Gorka Vallejo

    Gorka Vallejo

'Vascos por el Mundo' saioaren gaurko atalean, Gorka Vallejo kazetariak Munich ezagutuko du, Bavaria estatuko hiriburua, 'monjeen hiria' ezizenarekin ere ezagun dena. Alemaniako hiririk garestiena da, eta soldata minimoa 1.500 eurokoa da bertan.

Tradizioak eta modernitateak bat egiten dute hiriko kaleetan, eta hiriko altxorrik preziatuena gordetzen dute: garagardoa. Munichen, urtero ospatzen da Oktoberfest, garagardoaren munduko jaialdirik ospetsuena. Halaber, Alemaniako hiri honetan hasi zen gizadiaren atalik tragikoenetako bat: nazismoa.

Munichen bizi diren bost euskaldunen eskutik ezagutuko ditu Gorka Vallejok hiriak gordetzen dituen sekretuak. Hauek izango dira protagonistak: Julio, Munichen 17 urte daramatzan arabarra, eta BMW enpresan lan egiten duena; Ana, getxotarra, Munichen kasualitatez bizi den errugbizale sutsua; Iratxe, gasteiztarra, duela lau urte Alemaniara doktoretza egitera joan zena; eta Ane eta Katia, Alemanian bi urtez bizi izan diren 20 urteko biki donostiarrak.

'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.