Itxi

telebista

23:15ean

Eliza barruan izandako sexu-abusuei buruz, '360º Punto de Vista' saioan

EITB

Vatikanoko pederastiaren aurkako goi-bileratik ateratako ondorioez ere arituko dira.

  • Arantza Ruiz

    Arantza Ruiz

Gaur gaueko '360º Punto de Vista' saioak Eliza barruan eman diren pederastia kasuak aztertuko ditu. Horretarako, sexu-abusuak pairatu dituzten biktimak eta Elizako ordezkariak bilduko ditu. Vatikanoko pederastiaren aurkako goi-bileraz ere jardungo dira, bertatik ateratako ondorioek kritika handiak jaso baitituzte.

Deustuko Salestarren ikastetxeko ikasle-ohi baten testigantza jasoko dute. Bestalde, Jesus Sanchez Bilboko presbiteroarekin hitz egingo dute, Espainiako Gotzainen Biltzarrak iraganeko sexu-abusuak ez ikertzeko hartu duen erabakiaz.

Horrez gain, Juan Cuatrecasas, sexu-abusuak jasan zituen Gazteluetako ikaslearen aita, hartuko dute saioan. Zein ondorio izango ditu eliz-gizonen kontra egindako salaketa hauek guztiek? Izebergaren punta baino ez al da? Gai guzti hauen inguruan hitz egiteko, Tito Irazusta, Marta Martin eta Fernando Palacios solaskideak izango ditu lagun Arantza Ruizek programako platoan.

'360º Punto de Vista' gaur izango da ikusgai 23:15ean ETB2n eta eitb.eus-en.