Itxi

telebista

'Atrápame si puedes'

Emakumeak izango dira protagonista 'Atrápame Si Puedes' saioan, aste honetan

EiTB

Martxoaren 8aren inguruan izango diren aldarrikapen ekitaldiei hondar alea erantsiz

  • Emakumeak izango dira protagonista 'Atrápame Si Puedes' saioan, datorren astean.

    Emakumeak izango dira protagonista 'Atrápame Si Puedes' saioan, datorren astean.

Martxoaren 8a ardatz duen deialdiez beteriko astean, 'Atrápame Si Puedes' saioak emakumeak izango ditu protagonista. Sei belaunalditako sei emakume jarriko ditu jokoan Patxi Alonsok: Judith, Bilboko 32 urteko geologoa; Irati, 32 urteko ordiziarra, arkitekto gotikoa eta merkataritzan teknikaria; Maria 'wedding planner' arloan diharduen bilbotarra eta Logroñon bizi dena; Arantza 45 urteko getxotarra eta zuzendari laguntzailea; Tamara, Fuenmayorren bizi den 56 urteko santurtziarra eta erizaina ogibidez, eta Maite, 70 urteko trapagarandarra, erretiroa hartuta dagoena.

Emakumeak lehiakide izango dituen 'Atrápame si puedes' saio sorta, martxoaren 4tik 8ra izango da ikusgai 14:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista