Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche De... La clase de esgrima', gaur gauean, ETB

EiTB

Asier Etxeandia eta Ursula Andressen inguruko erreportaje bana izango da saioan.

  • 'La clase de esgrima' filmeko irudia

    'La clase de esgrima' filmeko irudia

Gaur gauean, ETB2ko 'La Noche de' saioak La clase de esgrima filma eskainiko du. Benetako istorio bat ardatz du kontakizunak: Errusiako poliziarengadik ihes egiteko Estoniako Haapssalu sorterrira itzuli eta soinketa irakasle bilakatzen den esgrimako txapeldunaren historia.

Halaber, aste honetako saioak Asier Etxeandia aktore bilbotarraren bizitza nahasia errepasatuko du Todos los apellidos de Asier Etxeandia sailean. Archivos secretos de La Noche de...n, berriz, asteartean, hain juxtu, 83 urte beteko dituen Ursula Andress aktoreaz arituko dira. Zurrumurruen arabera, James Deanen heriotzarekin zerikusia izan omen zuen Andressek. Azkenik, Los vascos conquistan Hollywood tartean, Hollywoodeko telesail eta filmetako euskal kutsuko irudiak ikusiko ditugu. Besteak beste, Pierce Brosnan, James Bond ohiaren irudi batzuk.

'La Noche de...' asteazkenero izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista