Itxi

telebista

21:30ean

'Ternuara joan-etorria' dokumentala, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Caroline Richter-Boninik eta Eneko Olasagastik zuzendutako ikus-entzunezkoak Indianoak 2017 itsas espedizioaren nondik norakoak biltzen ditu.

  • Balea arrantzaleak

    Balea arrantzaleak. Argazkia: EFE

Gaur gauean, 'Ur Handitan' saioaren aurretik, Ternuara joan-etorria dokumentala izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en. Garai batean Ternuara baleak eta bakailaoa harrapatzera joaten ziren euskal arrantzaleen antzera, arraunlari talde batek burututako Indianoak 2017 itsas espedizioaren nondik norakoak erakutsiko dizkigu Caroline Richter-Boninik eta Eneko Olasagastik zuzendutako ikus-entzunezkoak.

Historia, kultura eta kirola uztartu zituen Angeluko Indianoak-Ibaialde elkarteak Saint-Pierre eta Mikeluneko Euskal Pilotako Ligarekin batera antolatutako ekimenak. 21 arraunlarik hartu zuten parte, lapurtarrak gehienak, baina Zarauzko eta Getxoko arraun taldeetakoak ere bai, Montreal eta Ternuako bina arraunlarirekin batera. Txandaka arraun eginez eta hamar egunen buruan, 400 kilometroko bidaia egin zuten Ternuako kostaldean (Kanada).

Abentura horren ingurukoak bilduko ditu 'Ternuara joan-etorria' dokumentalak, gaur, 21:30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.


  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista