Itxi

telebista

'El Conquis'en 11. atala

Gaur iritsiko da tronkoala; abilezia, indar ala maltzurkeria jokoa da?

EiTB

Kapitainen lana oso garrantzitsua izango da immunitate jokoan, aliantzak egin beharko baitituzte. Gaur gauean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hiru taldeetako lehiakideak, tronkoala jokoan

    Hiru taldeetako lehiakideak, tronkoala jokoan

Hainbat astez tronkoala jokoaz espekulatzen aritu ondoren, iritsi da eguna. Behin baino gehiagotan pentsatu dute hiru taldeek proba hau zetorrela; izan ere, jasotako mezua gaizki interpretatu dute. Oraingoan ez dago zalantzarik: hemen dago tronkoala. Baina joko mitikoaren zein bertsiorekin egingo dute topo abenturazaleek "El Conquistador del Pacífico" saioaren 11. atalean?

Guztiek jotzen dute segurutzat joko honetan indar basatia dela garrantzitsuena, baina, sarritan, emaitza ezberdinak nahi baldin badira, gauzak beste era batera egin behar dira… Hori izan liteke talde ahulenentzako gakoa.

Dena den, lehian ari direla horrelako hausnarketa sakonik egiteko paradarik ez badute, beti izango dute aliantzaren bat bilatzeko aukera; izan ere, behin baino gehiagotan erabili izan da teknika hori. Halere, argi dago horretarako negoziaketarako aldartea izan behar dela, eta egiten jakin behar dela. Beraz, aste honetako jokoan oso garrantzitsua izango da kapitainen lana.

Dagoeneko, talde guztiek dakite zer dagoen jokoan. Urdinek arrisku handian jarraitzen dute, azken ataletan bolada onean izan badira ere; gorriek bururik gabe jarraitzen dute lehian eta berdeak arriskuaz jabetzen hasiak dira, lasai daudela dirudien arren. Garaipenak guztia sendatzen du, baina porrota inoiz baino mingarriagoa izan daiteke…

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Saioaren atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.