Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador' nagusi, % 28,6ko audientzia zatiarekin

EITB

Realityak 2012tik lortutako daturik onena izan da.

  • Caballo eta Ibon talde gorriko lehiakideak

    Caballo eta Ibon talde gorriko lehiakideak

'El Conquistador' saioak bere lidergoa sendotu du eta % 28,6ko audientzia zatia lortu du astelehenean: saioaren historiako daturik onena da, 2012 eta 2009 urteetako finalek bakarrik gaindituta. Halaber, eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin. Emanaldiak 329.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Julian Iantzik aurkeztuta, emozio handiak izan dira asteleheneko saioan protagonista, batez ere talde gorriarentzat. Immunitate jokoa galdu dute eta kanpamendu oso pobrera itzuli dira. Gainera, Ibon galdu dute. Lehiakideak abentura utzi du Arantxa dueluan kanporatu ondoren, sorbaldako lesioak behartuta.

'El Conquistador del Pacífico' asteleheneko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da hamaika astez jarraian eta, bataz beste, % 21,3ko audientzia zatia eta 313.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu denboraldian zehar.