Itxi

telebista

22:30ean

'La Noche de...' saioak 'La redada' pelikula eskainiko du gaur gauean

EiTB

Saioak, gainera, Russell Crowe aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du.

  • 'La redada' filmaren fotograma bat

    'La redada' filmaren fotograma bat

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak La redada pelikula eskainiko du, Bigarren Mundu Gerra garaiko benetako gertakarietan oinarritutako filma. 1942an, Parisen, juduen kontrako sarekada handiena egin zen: 25.000 judu frantziar atxilotu zituzten. Mélanie Laurent, Jean Reno, Gad Elmaleh eta Raphaëlle Agogué aktoreak dira pelikularen protagonistak, Roselyne Bosch zinemagilearen zuzendaritzapean. Felix Linaresek pelikularen datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, Russel Croweren 55. urtebetetzearen harira, aktoreak azkenaldian izan dituen aldaketa fisikoak aztertuko dituzte La transformación de Russel Crowe atalean.

Halaber, Linea caliente atalean 'LND'ko jarraitzaileek egindako galderei erantzungo diete. Horien artean, egia ote den pelikulek eragindako sentsazioen ondorioz zinema-aretoetan ikus-entzulerik hil den.

Amaitzeko, También son humanos tartean, zinemagintzan izan diren entxufe kasuei buruz arituko dira, hots, hainbat pelikulatan agertu diren Hollywoodeko artisten senide eta gertukoen errepasoa egingo dute.

'La Noche de... La redada' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.