Itxi

telebista

Txirrindularitza

Euskal Herriko Itzuliko 2. etapa, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Zumarraga eta Gorraitz arteko etapa 15:00etatik aurrera izango dugu ikusgai.

  • Xabier Usabiaga eta Fermin Aramendi 2019ko Euskal Herriko Itzuliaren kontakizuna egiten

    Xabier Usabiaga eta Fermin Aramendi. Argazkia: EITB

ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:00etan egingo dute bat Euskal Herriko Itzuliarekin. Gipuzkoatik Nafarroa aldera joko du gaur lasterketak. Bezperan Zumarragan erlojupekoa jokatu ondoren abiatuko dira txirrindulariak eguerdi partean, eta Iruñea ondoan, Eguesibar eskualdean, dagoen Gorraitz herrira helduko dira arratsaldean. Tartean, 3. mailako bi mendate gainditu beharko dituzte: Olaberria eta Lizarrusti.

Errepidean gertatzen den guztiaren zuzeneko kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok.