telebista
15:00etan
Euskal Herriko Itzuliko 3. etapa, gaur, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Aurtengo edizioko etapa luzeena izango da Sarriguren eta Estibaliz artekoa.
-
Michal Kwiatkowski, Euskal Herriko Itzulian. Argazkia: EFE
Gaur arratsaldean, Euskal Herriko Itzuliko 3. etaparen kontakizuna egingo dute Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Alfontso Arroiok. Aurtengo etaparik luzeena izango da Sarrigurenen hasi eta Estibalizen amaituko dena. 191,4 kilometroko ibilbidea izango du, bi mendate tartean: Goñi (2. mailakoa) eta Opakua (3. mailakoa).
ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean jarraitu ahal izango dugu emankizuna 15:00etatik aurrera.