telebista
22:30ean
'Vascos por el Mundo' saioa Luxenburgon izango da gaur gauean
EITB
Carolina Calvo kazetariak Europako herrialderik txikienetakoa ezagutuko du bertan bizi diren euskaldunen eskutik.
-
Carolina Calvo kazetaria, Luxenburgon
'Vascos por el Mundo' saioak Luxenburgo ezagutuko du gaurko atalean. Europako herrialderik txikienetakoa da, eta, aldi berean, finantza eta politika alorretan garrantzitsuenetakoa.
Nortasun kosmopolita da Luxenburgo, eta kultura askotarikoa. Herritarren % 70 atzerritarrak dira. Carolina Calvo kazetariak bertan bizi diren hainbat euskaldunen eskutik ezagutuko du herrialdea. Besteak beste, hauek izango ditu gidari: Julen, Judith eta Ane familia donostiarra; Rocio, Bilboko abokatua; Gorka, Eibar futbol taldearen Luxenburgoko lagunarte ofizialaren sortzailea; Aitor, Sodupeko auzokidea, eta Andres, mundu osoan zehar bidaiatu duen argazkilaria.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.