Itxi

telebista

Audientzia

Euskal Herriko Itzuliaren zuzeneko emanaldiak erantzun oso ona izan du

EiTB

Lasterketak, bataz beste, % 5,2ko audientzia zatia eta euskaldunen arteko % 10,7ko kuota bereganatu ditu.

  • Itzulia Basque Country 2019

    Itzulia Basque Country 2019

Euskal Herriko Itzuliaren zuzeneko emanaldiak, apirilaren 8tik 13ra bitartean, harrera bikaina izan du audientzia aldetik. Zumarragan abiatu eta Eibarren amaitu den lasterketaren sei etapen emankizunek, bataz beste, % 5,2ko audientzia zatia eta euskaldunen artean % 10,7ko kuota bereganatu dituzte. Halaber, 122.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Itzuliak, Euskadin eta eragin eremuan.

Arratsaldero, Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egin dute emanaldiaren kontakizuna, eta Alfontso Arroiok errepidean gertatzen denaren berri eman du, motorretik.