Itxi

telebista

20:00etan

'Escapadas con Joseba Arguiñano' Getariako Askizu auzoan izango da arratsaldean

EiTB

Bertako bazter guztiak ezagutu ahal izango ditugu auzokide batzuen eskutik.

  • Joseba Arguiñano, Etxeberria gaztandegian

    Joseba Arguiñano, Etxeberria gaztandegian. Argazkia: EiTB

'Escapadas con Joseba Arguiñano' saioa Getariako barrualdeko auzoetako batean izango da gaur: Askizu auzoan. German Sorazuk ehun bat biztanle dituen auzoa erakutsiko dio aurkezleari. Txakolin mahastiz inguraturik dago auzunea, eta betiko produktuak ekoizten dituzten baserriak ere asko dira.

Askizu goi batean dago, eta itsasoa ikusten da bertatik. Gertu dago Etxeberria gaztandegia ere. Aurkezleak Idiazabal gazta dastatu eta erosteko asmoa azalduko du, baina, hori egiteaz gainera, Jose Manuel Etxeberriak lanean jarriko du gaztak garbitzen.

Tomate usaina ere bada bertan. Alikante baserriak Jack barietateko tomatea ekoizten du, eta "Pakita tomatea" izenpean saldu. Juan Antonio Arangurenek azalduko dizkio Eusko Label etiketa duen tomatearen ezaugarriak.

Herriko Ostatua ere toki egokia da Askizun bertan gaua pasa eta ibilaldi bereziak egiteko. Nerea Ibañez Araziko koordinatzaileak emango dizkio aurkezleari jardun hauen guztien berri. Berebat, Iturregi luxuzko hotela ezagutzeko parada izango du Josebak Lucie Lepetre zuzendariaren eskutik.

'Escapadas con Joseba Arguiñano' larunbatetan izaten da ikusgai, 20:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en.