Itxi

telebista

'El Conquis'en 16. atala

Hainbeste sufritu ostean, lehiakide bakar batek baino ez du galduko bateratzea

EiTB

Gaurko taldekako azken jokoan; erronkan, lehiakideek ahalik eta denborarik gehien iraun beharko dute soka batetik zintzilik.

  • Lehiakideak, sokatik zintzilik taldekako fasearen azken immunitate jokoan

    Lehiakideak, sokatik zintzilik taldekako fasearen azken immunitate jokoan

"El Conquistador del Pacífico" saioaren 16. ataleko immunitate jokoa erabakigarria izango da lehian jarraitzen duten lehiakideak irrikitutako bateratze fasera iritsi ahal izateko. Taldeka egingo duten azken desafioa izango da eta, beraz, galtzaileek azken bilera eta azken duelua izango dute parte-hartzaileak bakarka lehiatzen hasi aurretik.

Luisitok eta Gorkak oinarrizko zeregin bat izango dute taldekako azken jokoan; erronkan, lehiakideek ahalik eta denborarik gehien iraun beharko dute soka batetik zintzilik. Esekita gelditzen den azken lehiakideak garaipena emango dio bere taldeari.

Jokoaren ostean, talde irabazleko kapitainek handitasunez esango diete agur taldekideei; kanpamentu oso txirora joango diren kapitainek, aldiz, azken erabaki handia hartu beharko dute.

Ez ezazu galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieranen ikus daitezke.