Itxi

telebista

22:30ean

'En el corazón del mar' filma, gaurko 'La Noche De...'n

EiTB

Saioak, gainera, George Clooneyren ibilbidea eta Oliver Reeden bizitza harrigarria errepasatuko ditu.

  • 'En el corazón del mar' filmeko irudia

    'En el corazón del mar' filmeko irudia

Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak En el corazón del mar filma eskainiko du. Chris Hemsworth aktorea protagonista duen pelikula da, eta Herman Melville idazleak Moby Dick eleberria sortzeko oinarri hartu zituen benetako gertakarien kontakizuna da.

1820ko neguan, Essex itsasontziak bale zuri erraldoi baten kontra talka egin ondoren, Owen Chase kapitainak eta haren tripulazioko zenbait kidek baldintza oso gogorretan biziraun zuten itsasoan. Kapitainak ekaitzari, goseari eta desesperazioari aurre egin zien, balea ehizatzeko helburu bakarrarekin. Felix Linaresek pelikula honen datu guztiak eskainiko ditu emanaldiaren aurretik.

Bestalde, George Clooney aktorearen ibilbidea errepasatuko du Linaresek, eta hainbat pelikulatan ezkutatuta dauden txisteak erakutsiko ditu, horien artean, Borboien familiaren ingurukoak.

Azkenik, Oliver Reed ekarriko digu gogora haren heriotzaren 20. urteurrenean. Gladiator film ospetsua grabatzen ari zela hil zen aktoreak bizitza harrigarria izan zuen, eta alkoholak eragin handia izan zuen horretan.

'La Noche de... En el corazón del mar' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista
  • Zinema