Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador', eguneko saiorik ikusiena Euskadin

EiTB

Abentura realitya audientzia-buru izan da berriz ere, % 24,3ko kuota eta 334.000 ikus-entzule bereganatuz.

  • Caballo lehiakidea, dueluan

    Caballo lehiakidea, dueluan

'El Conquistador del Pacífico' eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin. ETB2ko abentura realityak lidergoa berretsi du asteleheneko ordutegi nagusian % 24,3ko kuotarekin. Halaber, 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Taldeen bateratzerako fasearen atarian, Caballok Gorka kanporatu zuen duelu epiko batean. Berdeek, ordea, taldeen arteko azkeneko immunitate jokoa irabazi zuten.

'El Conquistador' asteleheneko ordutegi nagusian lider izan da denboraldi osoan zehar: batez beste, % 21,8ko kuota audientzia-kuota eta 317.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu ditu.