telebista
22:30ean
Manu eta Seleta gonbidatu, gaur gauean, 'El Conquis' saioan
EiTB
Abenturako beste kapitainekin izango dira, beraien arteko lehia aztertzeko.
-
Manu Maritxalar eta Xabier Garate (Seleta)
Gaur gauean, talde gorriko kapitainak izango dira 'El Conquis' saioan gonbidatu. Manu eta Seletaren arteko harremana oso zaila izan da, eta bien arteko lehia horrek eragin handia izan du taldearen bizikidetzan. Abenturan bizitako unerik garrantzitsuenak aztertuko dituzte elkarrekin, eta bateratze fase berriaren hasiera ere komentatuko dute.
Abenturako beste kapitainak platoan zain izango dituzte: Patri, Nagore, Eneko eta, batez ere, David Seco. Bi kapitain gorrien arteko tirabirak aztertzeko gogotsu joango dira asteazkeneko saiora. Beraiekin batera, ohiko conquistologoak egongo dira, eta, gainera, aurretik ikusi ez ditugun abenturaren irudiak eta hurrengo atalaren aurrerapena erakutsiko dituzte.
Ainhoa eta Txurru Gazteako esatariek girotuko dute saioa, eta Humberto Gutierrezek imitazio berri bat eskainiko du.
'El Conquis' asteazkenetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.