telebista
Txirrindularitza
Italiako Giroko 6. etapa, gaur, ETBn eta eitb.eus-en
EiTB
Apeninoetan barrena ibiliko dira txirrindulariak Cassinon hasi eta San Giovanni Rotondon amaituko den etapan.
-
Giroko tropela esprintean helmugara iristen. Argazkia: EiTB.
Apeninoak zeharkatuko dituen Italiako Giroko 6. etapa zuzenean jarraitu ahal izango dugu gaur arratsaldez ETBn eta eitb.eus-en. Cassinon hasi eta San Giovanni Rotondon amaituko den ibilbidea azkarra izango da, baina igoera bat izango dute amaieran, Coppa Casarinell, faboritoen artean aldeak sortu ditzakeena.
ETB4n hasiko da emanaldia 13:30ean eta ETB1en jarraituko du 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendi, Alfontso Arroio, Xabier Usabiaga eta Alessandro Ruta arduratuko dira kontakizunaz.