Itxi

telebista

Txirrindularitza

Italiako Giroaren 11. etapa, zuzenean, gaur arratsaldean, ETBn eta eitb.eus-en

EITB

Carpi eta Novi Ligureren arteko 220 kilometroko etapa laua izango da.

  • Fausto Masnada, Italiako Giroan

    Fausto Masnada, Italiako Giroan. Argazkia: EFE

Gaur arratsaldean, Italiako Giroarearen hamaikagarren etaparekin bat egingo du Euskal Telebistak. Carpi eta Novi Ligureren arteko 220 kilometroko etapa laua izango da, Po ibaiaren bailaran zehar, Liguriako Apeninoetako mendi-magaletaraino.

13:30ean hasiko da emankizuna ETB4n eta 15:00etatik aurrera ETB1en jarraituko du. Fermin Aramendi, Alfontso Arroio, Xabier Usabiaga eta Alessandro Ruta arduratuko dira kontakizunaz, eta emanaldi osoa zuzenean izango da ikusgai eitb.eus-en.