Itxi

telebista

Txirrindularitza

Giroko 16. etapa, gaur arratsaldean, zuzenean, ETBn eta eitb.eus-en

EiTB

Goi mendiko etapa ikusgarriaz gozatu ahal izango dugu 13:30etik aurrera.

  • Ilnur Zakaris txirrindularia, Giroko etapa irabazten

    Ilnur Zakaris

Egunero legez, 13:30ean egingo dute bat ETBk eta eitb.eus-ek Italiako Giroarekin. Gaurkoa goi mendiko etapa ikusgarria izango da: Passo della Presolana, Cruz de Salven eta Mortirolo mitikoa igo beharko dituzte txirrindulariek.

ETB4n hasiko da emanaldia, 13:30ean, eta ETB1en jarraituko du, 15:00etan.

Fermin Aramendik, Alfontso Arroiok, Xabier Usabiagak eta Alessandro Rutak egingo dute zuzeneko kontakizuna.