Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador', audientzia-buru berriro asteleheneko ordutegi nagusian

EiTB

Hogeigarren atalak % 23,1eko kuota eta 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du.

  • Lekue, 'El Conquis'eko azkeneko kanporatua

    Lekue, 'El Conquis'eko azkeneko kanporatua

'El Conquistador del Pacífico' realityak asteleheneko ordutegi nagusian lidergoa bereganatu du berriz ere, % 23,1eko audientzia zatiarekin. Julian Iantzik aurkezten duen saioak 305.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du Euskadin eta eragin eremuan.

Denboraldi osoan zehar, asteleheneko ordutegi nagusiaren lidergoari eutsi dio ETB2ko saioak, eta, batez beste, % 22,0ko audientzia zatia eta 314.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan du.

Abenturaren hogeigarren atalean, Luisitoren boto aldaketak lehiaketatik kanpo utzi du Lekue. Jontxuk irabazi du lianen duelua, eta Iker, Ibai eta Krasi gailendu dira immunitate jokoan. Lekue izango da asteazken honetako gonbidatua 'El Conquis' solasaldian, eta abenturan bizitakoak aztertuko ditu.