Itxi

telebista

Audientzia

'El Conquistador del Pacífico', eguneko saiorik ikusiena Euskadin

EITB

Bere ordu tartean nagusi izan da berriz ere % 23,6ko kuotarekin, eta gainera 307.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du.

  • Luisito lehiakidea banbuen proban, 'El Conquistador'eko 22. atalean

    Luisito lehiakidea banbuen proban, 'El Conquistador'eko 22. atalean. Irudia: EiTB

'El Conquistador del Pacífico' eguneko saiorik ikusiena izan da Euskadin, eta berriz ere lidergoari eutsi dio asteleheneko ordutegi nagusian % 23,6ko kuotarekin. Julian Iantzik aurkeztutako saioak 307.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.

Asteleheneko atalean, Luisitok Caballo eta Esko abenturatik kanpo utzi zituen eta Jontxuk eta Ibaik immunitate jokoa irabazi zuten.

Denboraldi osoan izan da 'El Conquistador del Pacífico' saioa bere ordu tartean nagusi, batez besteko datu hauekin: % 22,1eko kuota eta 312.000 ikus-entzule.