Itxi

telebista

23. atalaren aurrerapena

Baltsak egin eta haiekin nabigatu beharko dute azken inmunitate jokoan

EiTB

'El Conquistador'en astelehen honetako saioan jakingo dugu finalera nor pasako den.

  • Lehiakideak Julian Iantziren azalpenak entzuten 'El Conquistador' saioan.

    Lehiakideak Julian Iantziren azalpenak entzuten 'El Conquistador' saioan. Irudia: EITB

Astelehenean jakingo du nortzuk izango diren "El Conquistador del Pacífico" saioko 15. edizioko finalistak. Oso inmunitate-joko garrantzitsu eta gogorrari egin beharko diote aurre lehiakideek. Irabazlea finalerako sailkatuko da zuzenean.

Inmunitate-joko hau binaka hasi beharko dute lehiakideek. Banbu enbor batzuekin baltsa edo almadia moduko bat eraiki eta horrekin nabigatu beharko dute ikurrina ikusi arte. Une horretatik aurrera banaka jarraitu beharko dute. Ikurrina lortzen duenak jokoa irabaziko du eta finalerako sailkatuetako bat izango da. Azkena iristen denak duelura joan beharko du.

Bikoteak zotz eginez osatuko dituzte eta honela geldituko dira: Maider eta Krasi, Jontxu eta Iker, Ibai eta Asier, eta Luisito eta Ianire.

Ez galdu "El Conquistador del Pacífico", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, saioaren atalak EiTB Nahieran atarian ikus daitezke.