Itxi

telebista

22:15ean

'Sanferminak 2019' eta Voces Riberasek Azkoienen emandako ikuskizuna, gaur gauean

EiTB

Ilaski Serranok aurkeztutako sanferminei buruzko saioaren ondoren, Azkoienen Voces Riberas taldeak emandako kontzertua izango da ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.

0:28
Oholtzan, Peralta-Azkoien

Gaur gauean, 'Sanferminak 2019' saioan (22:15ean ETB1en eta eitb.eus-en) Iruñeko jaietan ordura arte izandako irudi eta une hunkigarri zein dibertigarrienen errepasoa egingo du Ilaski Serranok. Halaber, Foruen plazan izandako euskal folklorearen jaialdiko bigarren zatia ekarriko du.

Ondoren, 22:30ean, Voces Riberas taldeak Azkoienen emandako kontzertua izango da ikusgai. Diego Urmenetak, Sandra Mirandak, Soraya Castellanok, Iñaki Martinezek, Ainara Martinezek eta Iñaki Retak osatzen dute Voces Riberas taldea. Eurekin batera, erraldoiak, dantzariak eta Marta Peruga abeslaria arituko dira oholtzan gainean.