Itxi

telebista

22:15ean

‘El Mayordomo’ filma, gaur gauean, ETB2n

EiTB

Forest Whitaker, Oprah Winfrey eta David Oyelowo ditu protagonista benetako gertakizunetan oinarritutako filmak.

  • 'El Mayordomo' filmeko irudia

    'El Mayordomo' filmeko irudia

ETB2k El Mayordomo filma eskainiko du gaur gauean. Benetako gertakizunetan oinarritutako pelikulak Etxe Zuriko maiordomo baten bizipenak ditu ardatz.

Cecil Gaines (Forest Whitaker) 30 urtez izan da AEBetako Etxe Zuriko etxezaina. Urte horietan guztietan, Ameriketako Estatu Batuen historian mugarriak izan diren hainbat gertakizun bizi izan ditu lehen pertsonan. Besteak beste, arrazakeriaren kontrako borrokaren, giza eskubideen aldarrikapenen eta John F. Kennedy eta Martin Luther Kingen hilketen berri izan du, oso gertutik. Lanarekiko konpromisoak emaztearekin (Oprah Winfrey) eta semearekin (David Oyelowo) duen harremanari ere eragingo dio.

El Mayordomo gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista