Itxi

telebista

Audientzia

'La Noche de…' lider izan da berriro aste honetan

EiTB

'Como reinas' filma aurkezteko saioak % 15,1eko kuota eskuratu du, azken urteko audientzia zatirik altuena izan da.

  • Félix Linares.

    Félix Linares. Argazkia: EiTB.

'La Noche de...' saioa bere ordu tartean lider izan da berriro, % 15,1eko kuotarekin. Audientzia buru izateaz gainera, Como reinas filmaren aurretik Felix Linaresek egindako saioak azken urteko daturik altuena eskuratu du.

Komedia dibertigarri honetako bi aktore nagusiak, Shirley MacLaine eta Jessica Lange, hartu zituen protagonista 'LND' saioak. Halaber, Bradley Cooper eta Irina Shayken arteko bikote harremana eta Víctor Mature aktorearen ibilbidea izan zituen hizpide Felix Linaresek. 192.000 ikus-entzulek jarraitu zuten emanaldia Euskadin eta eragin eremuan.