telebista
22:30ean
'A 47 metros' pelikularen estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...'n
EiTB
Saioak, gainera, Jason Statham aktorearen bikotekidearen berri emango du, eta Sharon Tate aktorearen hilketa gogoratuko du, krimenaren 50. urteurrenean.
-
'A 47 metros' filmeko irudia
Gaur gauean, 'La Noche De...' saioak A 47 metros filma estreinatuko du telebistan. Pelikulak urpeko igerialdi batean, marrazoak ikusteko kaiolan harrapatuta geratuko diren bi nesken istorioa kontatuko du. Pelikulak arrakasta handia izan zuen, eta aste honetan filmaren bigarren atala estreinatuko dute zinema-aretoetan. Mandy Moore eta Claire Holt aktoreak dira protagonistak, eta Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore-zerrendaren datu guztiak emango ditu filmaren emanaldiaren aurretik.
Saioak, gainera, Jason Statham aktorearen neska-lagunaren berri emango du La pareja más guapa del mundo atalean, eta, horrez gain, Eivissan filmatzea oso zaila dela erakutsiko du Si lo sé, no vengo atalak.
Amaitzeko, Sharon Tate aktorearen hilketaren 50. urteurrenean, Charles Mansonek agindutako krimen honen datu guztiak emango ditu saioak.
'La Noche de… A 47 metros' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.