telebista
Audientzia
'LND' bere ordu-tartean audientzia-buru, hirugarren astez jarraian
EiTB
Saioak eskainitako 'A 47 metros' pelikula ere bere ordu-tartean nagusi izan da % 15,2ko audientzia-zatiarekin.
-
'A 47 metros' pelikularen irudia.
ETB2 astearteko ordutegi nagusian audientzia-buru izan da. Alde batetik, 'LND' saioak % 12,2ko kuota bereganatu du, eta hirugarren astez jarraian izan da bere ordu-tartean nagusi. Felix Linaresek aurkezten duen saioak 146.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.
Bestalde, A 47 metros pelikula ere audientzia-buru izan da bere ordu-tartean, % 15,2ko kuota bereganatuz. Mandy Moore eta Claire Holt aktoreak protagonista dituen filmak urpeko igerialdi batean marrazoak ikusteko kaiola batean harrapatuta geratzen diren bi neskaren istorioa kontatzen du. Lanak 214.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu du Euskadin eta eragin eremuan.