Itxi

telebista

Donostiako Aste Nagusia 2019

Eneko Goia alkatea, gaur gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan

EITB

Ciels en Fête su-etxe frantziarraren ikuskizuna eskainiko du saioak zuzenean.

  • Eneko Goia alkatea, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta aurkezleekin.

    Eneko Goia alkatea, Agustin Ezenarro eta Izaro Iraeta aurkezleekin. Irudia: EiTB

Igande honetan, Agustin Ezenarrok eta Izaro Iraetak Eneko Goia Donostiako alkatea izango dute gonbidatu, Kotxako pasealekuan zuzenean, 'Donostiako Aste Nagusia 2019' saioan. Ondoren, Twin Melody ahizpek disko berria aurkeztuko dute.

Horrez gain, Iñigo Agirrek goitibeheren jaitsieraren inguruko erreportajea eskainiko du eta Jaione Carpintero kazetaria, Donostiako Piraten ordezkariekin egongo da zuzenean.

Igandean, Ciels de Fête su-etxe frantziarraren ikuskizuna eskainiko du saioak zuzenean.

'Donostiako Astea Nagusia 2019' igande honetan izango da ikusgai 22:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.