Itxi

telebista

Txirrindularitza

Burgosko Itzulia, zuzenean, larunbateraino, ETB1en eta eitb.eus-en

EiTB

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute itzuliaren zuzeneko emanaldien kontakizuna larunbateraino.

0:20
Burgosko Itzulia, abuztuaren 13tik 17ra, EiTBn

Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Burgosko Itzuliaren XLI. edizioa. Lasterketa gaur hasi, eta larunbatean amaituko da. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean egingo dute bat lasterketarekin, egunero, 15:00etatik aurrera, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiagaren kontakizunarekin.

Itzuliko bost etapak

Itzuliko lehen etapa Burgosko Katedralean hasiko da, eta hirugarren mailako El Castillo igoeran amaituko da, 162 kilometro egin ondoren.

Hurrengo egunean, Gurmiel de Izan eta Lerma herrien arteko 155 kilometroko ibilbide lauak osatuko du bigarren etapa.

Hirugarren jardunaldia gogorragoa izango da. 150 kilometroko ibilbidean, hirugarren mailako lau mendate gainditu beharko dituzte txirrindulariek (Alto de la Mota, Escalerón, Ailanes eta Retuerta) Picon Blanco maila bereziko mendatea igo aurretik.

Atapuercan hasiko da laugarren etapa, eta 174 kilometroko ibilbidea izango du. Clunian bukatu baino lehen, hirugarren mailako Majadal mendatea igo beharko du tropelak.

Bosgarren egunean, Lagunas de Neila igoera mitikoan amaituko den 146 kilometroko etapa izango dugu ikusgai. Azken igoeraren aurretik, hirugarren mailako bi mendate igo beharko dituzte txirrindulariek: El Cerro eta Collado de Vilviestre.