telebista
22:00etan
Lander Otaola eta Aitzol Atutxa, gaur gaueako 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioan
EITB
Gaur gaueko su artifizialak Frantziako Brezac Artificies su-etxeak eskainiko ditu.
-
Aitzol Atutxa aizkolaria. Irudia: EiTB
Gaur gauean, Agustin Ezenarrok eta Ilaski Serranok 'Bilboko Aste Nagusia 2019' saioa eskainiko dute 22:00etatik aurrera. Bilboko kaleetako jai-giroa bilduko du Iñigo Agirre kazetariak, eta, gainera, Lander Otaola aktorea eta Aitzol Atutxa aizkolaria izango dituzte gonbidatu. Igandeko su artifizialak Frantziako Brezac Artificies su-etxeak eskainiko ditu.
'Bilboko Aste Nagusia 2019' igande honetan izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera ETB1en eta eitb.eus-en.