telebista
22:30ean
Portugalgo iparraldeko kostaldea, gaur, 'Vascos por el Mundo' saioan
EiTB
Carolina Calvo kazetariak Portugalgo eskualde zoragarri honetan bizi diren bost euskaldun ezagutuko ditu: Daniel, Miguel, Jesus, Itsaso eta Andrea.
-
Carolina Calvo kazetaria Portugalgo iparraldeko kostaldean. ETBko bideo batetik ateratako irudia
Gaur gauean, 'Vascos por el Mundo' saioak Portugalgo iparraldeko kostaldea ezagutuko du. Bidaiariak maiteminduta geratzen dira bertako hondartzekin, gastronomiarekin, jendearekin eta kultur ondarearekin. Carolina Calvo kazetariak Atlantikoko kostalde honetan bizi diren bost euskaldun izango ditu lagun eskualde honetako sekretuak ezagutzeko: Daniel, Miguel, Jesus, Itsaso eta Andrea.
Porto hiria Portugalgo hiri garrantzitsuenekoa da. Ardo munduan tradizio luzea du, eta bertako kaleetako dekadentziaren atzean kultur ondare aberatsa dago, turisten erakargarri. Halaber, kostaldeko hondartza zoragarriak ezin hobeak dira surfa egiteko. Besteak beste, Figuera da Foz eta Aveiro herriak ezagutuko ditu osteguneko saioak.
'Vascos por el Mundo' ostegunetan izaten da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.