Itxi

telebista

21:00etan

Bi ikuskizun eskainiko ditu gaur 'Oholtzan' saioak

EiTB

Et Incarnatus orkestrak eskainitako 'Udako solstizioa' kontzertua eta 'Euskal Herria Maulen Kantari' ikuskizuna eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.

0:26
Solstizio kontzertua

Aparteko bi ikuskizun eskainiko ditu gaur Ilaski Serranok aurkeztutako 'Oholtzan' saioak. Hasteko, 21:00etan, Et Incarnatus orkestraren 'Udako solstizioa' kontzertua izango da ikusgai, Miguel Zeberiok zuzendutako orkestrak ekainaren 22an Tolosako Urkizu auzoan eskainitako emanaldia.

Ondoren, 22:15ean 'Euskal Herria Maulen kantari' izango da ikusgai. Kalean, euskal giro ederrean, kantu liburuxkekin kantatzeko ohiturari eutsiz, Euskal Herria Kantuz sarea osatzen duten kantu taldekideek aurten Maulen egindako bilkura. Gure euskal kantutegian ezinbestekoak diren abestiez gozatzeko tartea izango dugu ETB1en eta eitb.eus-en.